XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aho-hizkuntza

Hezkuntz sistemearen erreformeak behin eta barriro ikutzen dauan puntua Hizkuntza arloan hau da, aho-hizkuntzari emon behar jakon garrantzia Lehen Hezkuntzako eskolarizazio garaian.

Etapa osoan zehar lortu behar dan eginkizuna da ikasleak aho-hizkuntza bere ideiak, esperientziak eta sentimentuak alkartrukatzeko erabiltea, besteen ekarpenakazko errespetuzko jarrerea hartuz eta alkartruke komunikatiboaren berezko erregelak kontuan hartuz, Ibaizabalen Proiektuan Hirugarren Zikloko helburu orokorren 4. puntuak dinoan bezela.

Hizkuntz Arloko irakaskuntza ikaslearen eta irakaslearen arteko etenbako alkarrizketa bat bezela ulertzen dogu, beste espresio mota guztien gainetik aho-hizkuntza dagoalarik.

Horregaitik aho-hizkuntzaren lanketea etenik bako jarduera bat bada ere liburu osoan zehar, unitate bakoitzean orrialde bi eskeini deutsaguz hizkuntz komunikatiboaren atal honi.

Aho-hizkuntzari dagokion atalean hizkuntz funtzio desbardinak lantzen dira unitate bakoitzean, beti ere pertsonen arteko eguneroko alkarrizketetan oinarrituta dagozan esapideak batzen diralarik: iritzia eskatzea (Zer iruditzen jatzue...); iritzia emotea (Nik zure moduan...); gonbidapenak egitea (Gura dozue gugaz etorri...); nahia, desioa adieraztea, eskeintza egitea, informazioa eskatzea eta emotea, arretea erakartea, segurtasuna emotea, poza adieraztea, aholkua emotea, hasarrea adieraztea, mehatxuak egitea, etab.

Esapide guzti honeek lantzeko lehenengo eredu grafikoa eskeintzen da ikasleak esamolde horreen erabilerea ikusi daien.

Jarraian, alkarrizketa baten bidez idatzizko eredua agertzen jake.

Azkenik, ikasleak eurak antzekoak sortu beharko dabez esapide horreek praktikan erabiliz.

Bigarren orrialdea ere ilustrazio bategaz hasten da, eta teknikearen erabilpenerako egoera bat aurkezten da.

Jarraian, teknika horren garapena aztertzen da eta gero rekuadro baten ondorioak labur batuz emoten dira.

Azkenik, ariketa batzuk bideratuta eta beste batzuk libre proposatzen dira teknika horri buruz.

Hirugarren Zikloko ikasturte bietan aurreko zikloetan landutako aho-hizkuntzako teknikak indartu eta zabaldu egiten dira: alkarrizketak, mahainguruak, hitzaldiak, eztabaidak, entrebistak, kontakizunak, deskribapenak, argudioak, azalpenak, komentarioak, antzezpenak, hizkuntz funtzioak, eta abar, beti ere gogoan izanik aho-hizkuntza hobeagotzeko beharrezkoa dala irakaslearen eta ikasleen arteko ekarpenak aberastea eta ugaritzea, eta ahoskapen, intonazio, erritmo, geldiune eta keinuen zuzentasuna eta erabilpen egokia bultzatzea.

Hiztegia

Unitate bakoitzean orrialde bi eskeintzen dira umeak erabilten dauan hiztegi aktiboa aberasteko eta ezagutzen dauan hiztegi pasiboa zabaltzeko eta handitzeko, honango ariketak eginez:

a) Interesguneagaz zerikusia dauan hiztegia:

Marrazkiaz baliatuz interesguneagaz zerikusia daben hitzak eskeintzen dira.

Hiztegi honetan izenak, adjetiboak, aditzak, hitz-familiak, arlo semantiko bereko hitzak eta abar agertzen dira...

Marrazkia ikusiz umeak era askotako lanak egin beharko dabez oinarrizko hiztegia lantzeko, adibidez, ikusten dabenari buruzko azalpenak, deskribapenak, alkarrizketak..., era honetan euren hiztegi aktiboa aberastuz.

b) Hiztegiaren zabalkunderako ariketak:

Atal honetan ariketa mota asko agertuko dira: alde batetik hitzen esanahia landuko da, arlo semantiko bereko beste hitzakaz konparatuz, atzizkiak edo aurrizkiak ipiniz eta hitz-familiak sortuz, sinonimoak, antonimoak eta homonimoak landuz, hitz polisemikoak aztertuz, hitz konposatuak zelan sortzen diran aztertuz eta praktikak eginez; bestetik esamoldeak, lokuzioak, esaera zaharrak, ahokorapiloak, hitz jokoak eta abar landuko dira, azalpenak emonez, praktikan erabiliz, buruz ikasiz...